XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskara Lezon

Mendeetan nekazaritza eta itsasoa izan dira Lezoko ekonomiaren zutabeak, herriak denbora horretan zehar populazio hazkunde naturala izan zuen, gerrateek edo itsasuntzien hondoratzeek eragin zitzaketen gora beherez aparte. XIX. mendearen bigarren erdian industria iraultzaren eraginak nabaritzen hasten dira Lezon eta hala, 1900 urte inguruan arrantzatik bizi diren lezoarrak oso urri dira eta nekazaritza eta industria bilakatzen dira bertakoen bizibide.

1900. urteko 1.198 biztanleetatik, egungo 5.535etara igaro gara. Hazkunderik handiena eta azkarrena ordea, 70. hamarkada hasieran gertatu zen etorkin multzo handia etorri baitzen, biztanlegoaren ia erdia hain zuzen ere.

Honek, dudarik ez dago, herriaren egoera soziolinguistikoa erabat inarrosi zuen, izan ere, ordurarte etortzen ziren etorkin urriak erraz bertakotzen ziren hizkuntza ikasiz baina 70. hamarkadako uholde ikaragarri hori barnera ezina gertatu zitzaion Lezori eta erdara bihurtu zen kaleko hizkuntza nagusi.

Francoren diktaduraren ondotik eta ikastola eta gau eskolei esker, euskara berreskuratzeko indarra eta gogoa zabalduz joan ziren herrian. Egun oraindik prozesu horretan buru-belarri murgildurik aurkitzen gara. Ikus dezagun grafiko eta taulen bidez zein den egungo egoera soziolinguistikoa Lezon euskararen ezagupenari dagokionez behintzat.